Euskal Herrian dira HIBIL ikastaldiko partaideak

S tumert i ttekkaɣ deg termit-a timgerrezt.


 Martxoaren 7an eman diogu hasiera GARABIDE Elkarteak lehen aldiz antolatu duen “HIBIL - Hizkuntza Gutxituak Biziberritzeko Lankidetza- ikastaldia” ikasketa eta errebindikazioa uztartuz.

 
Ikastaldi honek izaera mistoa du: azken 3 hilabeteetan on-line ikastaroa egin dute partaideek (gai nagusiak: soziolinguistika, hizkuntzen berreskurapen prozesuak eta, zehazki, euskararen biziberritze prozesua) eta, apirilaren 1a arte Euskal Herrian izango dira maila teorikoan sakontzeko eta, batez ere, euskalgintzako hainbat entitate bisitatzen eta ezagutzen. 
 
HIBIL Ikastaldiko partaideek euren herrietan hizkuntza aktibistak dira. 
 
12 komunitate linguistikoko eta 11 estatuko 24 kide  dira gurekin: 
 
3 Maputxe (Walmapu)
4 Amazig (Maroko, Algeria, Espainia)
2 Nasa yuwe(Kolonbia)
1 tutunaku (Mexiko)
1 Nawat (Mexiko)
3 Yukatango maia (Mexiko)
4 kitxua (Ekuador), 
1 Nawat pipil (El Salvador)  
1 Guaraní (Bolivia
1 Tseltal (Mexiko)
2 Ketxua ( Peru eta Bolivia)
1 Kitxe (Guatemala).

GARABIDE
https://www.garabide.eus/euskara/albisteak/euskal-herrian-dira-hibil-ikastaldiko-partaideak

Comments